XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristoren gorputza egite ontan be, atal eta eginkizun ezberdiñak dagoz.

Gogoa bat bera da; Berak bananduten ditu bere doai ezbardiñak Elizaren onerako bere ondasunai ta eginkizun ezbardiñai begiratuaz.

Doai guzti onein ganetik dago apostoluen grazia.

Gogoak berak be onein menpean jarten ditu goi-esker doaiak eurek be.

Gorputza bat egitean Gogoak berak bai berez eta bere indarrez eta barruko batasunagaitik kistarren arteko goimaitasuna sortu-erazten dau.

Beraz atal batek jasan ba'dagi, atal danak jasatzen dabe beragaz; edo atal batek aintza artu ba'dagi atal guztiak batera gozartzen dabe.

Kristo da gorputz onen buru.

Bera da ikusten ez dan Jainkoaren irudia ta gauza guztiak Beragan egiñak dira.

Danen aurretik da Bera ta danak Beragan dau bizitza.

Gorputz au Eliza da Bera (Kristo) Buru dalarik.

Bera da asiera, ildakoen lena, gauza guztietan nagusitza euki dagian.

Zeruen eta lurren jabe da bere almenaz eta bere osotasunez eta egitez bere aintza-gorputz guztia aberastasunez betetzen dau.

Bear-bearreko da atal guztiak bere antzekoak izatea Kristo euretan bat egin arte.

Orregaitik bere bizitz eskutapenetan erakarriak gara, bere antzekoak, Beragaz batera lurperatuta ta berbiztuta arik eta Beragaz gozartu arte.